Sarituek azaldu dutenez, `edur, euri edota haizearen kontra´ aritu dira eta ia astebururo izan dute lehiaketaren bat. Hala ere, `saiatuaz ikasten dela´ eta sariketa hau, ezinbestean, `argazkilaritza ikasteko eta praktikak egiteko´ modu on bat dela azpimarratu dute. Hortaz hurrengo deialdian parte hartzera animatu nahi dituzte argazkilaritzarekiko zaletasuna duten edota ikasteko gogoz dauden herritarrak.