Andreuk eta Bolinagak 22-11 irabazi zieten Huarteko ordezkariei

plaentxia_com 2014ko urt. 21a, 08:00

Nagusi Mailako Eskuz Binakako Euskal Herriko Ligan estreinatu dira asteburuan Andreu eta Bolinaga eta baita ondo estreinatu ere, 22-11 irabazi zieten Huarteko ordezkariei. Banakakoan berriz, Euskal Herriko Liga jokatzen hasi da Aldape eta lehen jardunaldian 22-6ko alde handiaz irabazi zion Markinako ordezkariari. Irudian: Bolinaga eta Andreu 

 

Binakakoan hiru norgehiagoka jokatu dituzte Soraluze Pelota Klubeko ordezkariek. Udaberri Saria lehiatzen diharduten Tajuelo eta Larrañagak 22-2 galdu zuten Esnaola eta Maya hondarribitarren kontra. Errendimenduan berriz, Urkiri-Gallastegi Infantilek 6-18 galdu zuten Goierriko Sagastibeltza eta Jauregiren kontra eta Nagusi Mailan, Euskal Herriko Ohorezko Ligan estreinatu diren Andreuk eta Bolinagak 22-11 irabazi zieten Huarteko ordezkariei.

Euskal Herriko Ligan Aldape lehena

Banakakoan Euskal Herriko Ligako lehen norgahiagoka jokatu du Aldapek eta 22-6 irabazi zion Markinako ordezkariari Aranen jokatutako partida. Sailkapenean lehena da baina bi norgehiagoka ditu aurretik; Aurrera Saiaz taldearen aurka lehena, Hernaniren kontra bigarrena.