Laskurain: `Aldaketako artrosia daukat eta ebakuntzaren zain nago´

plaentxia_com 2014ko urt. 20a, 19:16

Lau hile pelotan jokatu gabe egon eta gero, aldaketako artrosia duela iragarri du Laskurainek. Artrosia geratu ez baina bere garapena motelduko duen ebakuntza egin behar diotela ere adierazi du. Medikuek saltoka eta korrika ez aritzeko gomendatu diote eta oraindik pelotan jokatzen jarraitu ahalko duen edo ez argitu gabe badago ere, itxuraz, zaila ikusten dute. Ikusi eitb-n egin dituen adierazpenak!
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.