Erregionalak 0-2 garaitu du Zarautz eta Kopan hirugarrena sailkatu da

plaentxia_com 2014ko urt. 21a, 07:30

Kopako bigarren jardunaldia jokatu du Sorako Erregional taldeak eta 0-2 garaitu du Zarautz. Eskuratutako hiru puntuei esker, hirugarren sailkatu da 4 puntu batuta. Igoera Fasea jokatzen diharduen Preferenteak aldiz 1-0 galdu du Tolosaren zelaian eta sailkapenean behera egin du, Ordiziaren atzetik bosgarren sailkatzeraino. 

ERREGIONAL PREFERENTEAK 1-0 galdu du Tolosaren zelaian eta ondorioz, sailkapenean bi postu behera egin eta bosgarren kokatu da, 31 puntu batuta; Urola dago lidertzan, 33 punturekin. Datorren jardunaldia Orioko taldea (20 puntu) hartuko dute Ezozin.

ERREGIONALAK 0-2 irabazi dio Zarautzi Kopako bigarren jardunaldian. Eskuratutako hiru puntuei esker sailkapenean gora egin eta hirugarren kokatu da, 4 punturekin. Bergara dago lidertzan, 6 puntu batuta. Datorren asteburuan Arizmendi (3 puntu) taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

JUBENILEK Kopako hirugarren jardunaldia jokatu dute eta 1-0 galdu, Eibartarrak-en zelaian. 3 punturekin bosgarrenak dira sailkapenean; Antzuola dago lidertzan, 6 puntu batuta. Datorren asteburuan Aloña Mendi, taldeko bigarrena, hartuko dute Ezozin.

KADETE MUTILEN TALDEAK 1-3 galdu du Aretxabaletaren aurka, Kopako bigarren jardunaldia. Ondorioz, sailkapenean bi postu behera egin eta laugarren kokatu dira, 3 punturekin; Bergara da taldeko buru, 6 puntu batuta. Datorren jardunaldian Arizmendiren zelaian neurtuko dituzte indarrak.

KADETE NESKEN TALDEAK golik gabeko 14. jardunaldia bete du asteburuan. Azken neurketa 0-2 galdu du Ikasberriren aurka Ezozin. Hartara, azkenak dira sailkapenean punturik batu gabe. Ilintxa izango dute aurkari datorren asteburuan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.