`Monster House- Munstro Etxea´pelikula eskainiko dute domekan`Gartxot´-en ordez

plaentxia_com 2014ko urt. 17a, 14:52

Atxolin Guraso Elkarteak `Gartxot´pelikularen emanaldia bertan behera laga eta euskaraz ekoiztutako `Monster House- Munstro Etxea´ filma eskainiko du domekan, 17:00etan Zinean. Proiekzioa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta sarrera doakoa da.

   

 

 

 

 

Sinopsia

DJ izeneko mutilak txikitatik zekien Nebbercracker etxeak, han, kalearen bestaldean, bazuela gauza arraroren bat. Egun batez Etxea munstro bihurtu da, bizia hartu du, eta DJk bere lagun Chowderri eta Jennyri eskatu die laguntza Etxe bizidun horren sekretua aurkitzeko. Nola ez dakitela, hiru lagunak borroka latz batean murgildu dira. Izaki izugarri bat da euren arerioa, eta helburua, euren auzoa suntsipenetik salbatzea.