Juanjo Elordik
eta Asisko
Urmenetak zuzendutako “Gartxot, konkista
aitzineko konkista” film
luzea ikusteko aukera eskainiko du Atxolin
Guraso Elkarteak, Domekak Aterpian egitasmoaren baitan. Emanaldia domeka
honetan (urtarrilak 19) izango da, 17:00etan Zinean. Proiekzioa Lehen eta
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta sarrera doakoa da.
Sinopsia
Bardo deitzen zaio herriaren
oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade
berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta
Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko.
Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz
herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari
beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII.
mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.