Kromoak eta albuma atzoz geroztik daude
salgai, Iratxo eta Kulunka goxodendetan, baita Ezozi futbol zelaiko tabernan
ere, euro banatan. Arduradunek azaldu dutenez, “etekin ekonomikoa atera ez
ezik, herritarren artean Sorarekiko zaletasuna piztea da asmoa”. Hartara, bilduma
osatzeko Benjaminetatik hasi eta Preferenterainoko jokalari eta entrenatzaile guztien
irudiak erabili dituzte. Balorazioak egiteko goiz bada ere, gazteenak atzo
bertan hasi ziren kromo trukea egiten eta kalean, bolo-bolo dabilen gaia da. Ikusi irudi batzuk!