Hizkuntzarekiko motibazioari buruzko topaldia urtarrilaren 30ean Durangon

plaentxia_com 2014ko urt. 15a, 08:00

Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia antolatuko du urtarrilaren 30erako, Durangoko Elkartegian (Landakao gunearen ondoan). `Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen´ izeneko jardunaldian, hizkuntzarekiko motibazioa izango dute aztergai. Parte hartzaileek euskara erabiltzearen aldeko euskaltzaleak sentsibilizatzeko zein tresna edo diskurtso erabili daitezkeen aztertuko dituzte, besteak beste. Izen emateak 30 euro balio ditu (bazkaria barne) eta urtarrilaren 26a baino lehen egin behar da, topagunea.org webgunean. Ikusi egitaraua!

 

 

XI. TOPALDIKO EGITARAUA

09:00  Harrera
09:30  Topaldiari irekiera. Mikel Irizar, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea.
09:45  Motibazioaren kontzeptualizazioaz. Xabier Erize eta Iñaki Martinez de Luna:
“Nire motiboak ditut euskararen eta erdararen inguruan egiten dudana egiteko, galdetuko dizkidazue eta kontuan hartuko dituzue?” (Xabier Erize)
“Motibazioen amaraunean eragiteko ikuspegiaz”  (Iñaki Martinez de Luna).
10:45  Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz. Iñaki Iurrebaso.
11:15  Atsedena
11:45  Euskaldunberrien auto-pertzepzioa: hiztun legitimoa naiz?. Esti Amorrortu.
12:30  Gazteen motibazioa sustatzeko baliabideak. Rosa Ramos eta David Anaut.
13:00  Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko. Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba.
14:00  Bazkaria Plateruena Kafe Antzokian.
16:00  Arratsaldeko saioaren sarrera.
16:15  Mahaingurua eta eztabaida irekia.
Gaia: Hiztunpolisa liburuaren ekarpenaren irakurketa, Jon Sarasuak liburua aurkeztuta.
Mahaikideak:
* Iñigo Fernandez Ostolaza
* Iñaki Martinez de Luna
* Belen Uranga
Moderatzailea: Maite Artola
18:00  Bukaera

Informazio gehiago: http://topaldia.wordpress.com/