Mondragon Unibertsitatearen
eskutik, barixaku honetan (urtarrilak 17) Lean metodologia azaltzeko
jardunaldia eskainiko du Debegesak, eskualdeko enpresei zuzenduta. Saioaren
helburua da Debabarreneko enpresek LEAN metodologiari buruzko ezagutzak
bereganatzea, dibertsifikazio proiektuak detektatzeko eta balioztatzeko metodologia
honen alde teoriko zein prakrtikoak landuko dituzte. Jardunaldia bi hizlarik
gidatuko dute; Mondragon Unibertsitateko Jaione Ganzarain eta Nekane Errasti,
goizeko 9:00etatik 11:00ra, Debegesak Eibarren duen egoitzan. Parte hartu nahi
dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian, 943 82 01
10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz,
dohainik.
LEAN
STARTUP proiektu pilotuaren aitzindari
Jardunaldiotan parte hartzen
duten enpresek, doako trebakuntza/jarduera baten bitartez, MUk eta Debegesak
elkarrekin sustaturiko LEAN STARTUP proiektu pilotoan parte hartzeko aukera
izango dute. Zehazki, ikaskuntza-prozesu batean parte hartzeko aukera eskainiko
zaie, merkatu lider edota sektore estretegikoetan Dibertsifikazio Agenda bat
ezartzeko helburua duena. Trebakuntza programa hau 6 saioz osatua dago, 4 ordukoak,
eta datorren urtarrilaren 31n hasiko da. Informazio gehiago, www.debegesa.com atarian, ‘Ostiralak Debegesan’ atalean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.