Atxotegi eta Bolinaga Eskuz Binakako Ohorezko Ligan

plaentxia_com 2014ko urt. 14a, 07:45

Nagusi Mailako Eskuz Binakako Euskal Herriko Ohorezko Liga jokatzen hasi dira Atxotegi eta Bolinaga. Azken norgehiagokan 22-15 irabazi zuten Elezkano eta Galarzaren aurka. Datorren astean gainera Banakako Euskal Herriko Ligan lehiatzeari ekingo diote. Alenbin eta Infantilek berriz, asteburuan ekin zioten Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa jokatzeari. Gallastegi - Marquez Soraluze Pelota taldeko Alebinek 16-12 irabazi zioten Arrasateko bikoteari. Urkiri – Gallastegi Infantilek aldiz, 18-10 Oñatiko ordezkariei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.