Sorako Preferenteek mendean hartu dute Ikasberri

plaentxia_com 2014ko urt. 14a, 07:30

Eskuratutako hiru puntuei esker Igoera fasean bigarren saikatu da, Urola lehenengotik 2 puntura. Kopa lehiatzen hasi dira, bestetik, Erregionala, Jubenila eta Kadetea. Lehenengoak 2-2 berdindu du Ikasberriren kontra, beste biak irabazi egin dute 4-1 eta 0-3 hurrenez hurren. Gainontzeko taldeek punturik batu gabe egin dute etxerako bidea. 

ERREGIONAL PREFERENTEAK 3-0 irabazi du Ikasberriren aurka Ezozin jokatutako norgehiagoka. Igoera fasean bigarren sailkatu da, Urola lehenengotik 2 puntura. Datorren asteburuan Tolosaren zelaian neurtuko dituzte indarrak.

ERREGIONALAK Ikasberriren kontra bina (2-2) berdindu du Kopako lehen norgehiagoka. Berdinketak lagatako puntuarekin sailkapenean bosgarren kokatu da, Arizmendi dago lidertzan 3 puntu batuta. Datorren jardunaldian Zarauzko taldearen aurka lehiatuko dira.

JUBENILAK Aretxabaletari 4-1 irabazi eta gero, Kopako ligan bigarren sailkatu da, Antzuola taldeko buruari puntuz berdinduta. Datorren asteburuan Eibartarrak-en zelaian lehiatuko dira.  

KADETE MUTILEN TALDEA Arrasateren atzetik Kopan bigarren sailkatu da, Aloña Mendiri 0-3 irabazita. Datorren asteburuan Aretxabaletako taldea hartuko dute Ezozin.

KADETE NESKEN TALDEAK ezin izan zion Eibar taldeari aurre egin eta 2-0 galtzen bukatu zuen azken jardunaldia. Markagailuan punturik batu gabe, azkena da sailkapenean. Anaitasuna dago lidertzan, 29 punturekin. Datorren asteburuan Ikasberri hartuko dute Ezozin.

INFANTIL MUTILEN TALDEAK askogatik galdu zuen Antzuolaren kontra, 0-5. Eibartarrak-en aurretik bosgarrena da sailkapenean 6 puntu batuta. Aloña Mendi dago taldeko buru, 24 punturekin. Datorren asteburuan deskantsua izango du Sorako Infantilen hamaikakoak.