Kultur eragileen arteko komunikazioa hobetu egin behar dela ondorioztatu dute Hamabostaldian

plaentxia_com 2014ko urt. 8a, 18:50

Gaztetxeko Hamabostaldi Kulturala iritsi da bere amaierara. Bi astez tailerrak, musika eta film emanaldiak, umeentzat jokoak, meriendak… izan dira herritarren gozagarri, baita denetariko solasaldiak ere. Soraluzeko kultur kontsumoaren inguruan landutakoak herritar ugari batu zituen eta besteak beste, “antolatzailearen arabera publikoa bat edo beste izan ohi dela” eta herriko eragileen arteko komunikazioa “hobetu egin behar dela” ondorioztatu dute. Ikusi argazkiak!

Ekintza ugarik osatu dute aurtengo Hamabostaldi Kulturala. Autodefentsa eta argazkilaritza tailerrak, musika emanaldiak, mahainguruak, film proiekzioak txokolate beroak lagunduta, umeentzat jarduerak, jatekoak, edatekoak, parrandak… adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du, beste behin, Soraluzeko Gazteriak. Eduki aldetik modu positiboan baloratu dute aurtengo ekinaldia eta aurrera eraman diren jarduerak “arrakastatsu” moduan izendatu dituzte. Parte hartzaile faltagatik ordea dantza ikastaroa eta azken eguneko bazkari popularra bertan behera geratu dira eta hortaz, herritarrak, datorren urteko egitaraua prestatzera animatu nahi dituzte. Lehenago ere gaztetxean bere aletxoa ipini nahi duenak astero-astero egiten dituzten batzarretan du horretarako aukera; hurrengoa urtarrilaren 20an izango da, arratsaldeko 17:00etan. 

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Soraluzeko Gazteriaren balorazioa

Urtia ondo amaitu eta barrixa hobeto hasteko, aurten be, Soraluzeko Gazteriak, Hamabostaldi Kulturala antolatu dogu, gustu guztietarako egitarau proposamen batekin. Antolatu doguzen ekintza guztiak modu autogestionatuan etara dira aurrera, horregatik eskerrak emotia nahi dotsegu Hamabostaldi hau posible egin dozuen guztioi.

Bergarako gaztetxeak Angiolillo anarkista italiarraren gainean eginiko liburuaren aurkezpenarekin hasi zan Hamabostaldiko eskeintza kulturala, jende dexente batu zan eta herritar askoren interesa piztea lortu zeban aurkezpenak.

Hilaren 24an eta 31n, iluntzeko poteoan ziskamiska ugari izan zan bertaratutakuen gozagarri eta gabian, musika ona eta parranda izan ziran azpimarratu beharreko kontuak.

Hamabostaldiko filma eskaintzari dagokionez, “El jardinero fiel” eta “Un crimen en el paraíso” proiektatu ziran txokolate beruan laguntzaz. Gustora hartu genduan gaztetxian epela ajeari aurre egiteko!

Hala eta be, hamabostaldixan ez da dana arrakasta eta festa izan. Dantza tailerra eta azken eguneko bazkaria bertan behera geratu ziran partehartzaile faltagatik, ia hurrenguan animatzen garan antolatutako ekintzetan parte hartzera!

Argazki ikastaruari dagokionez, kuadrilatxo bat elkartu ginan Iker Iglesias argazkilari aretxabaletarraren ikastarora, goizean zihar, teoria eta praktika uztartu genituan eta kalera be urten ginan argazkixak etaratzera. Arratsaldean berriz, Photoshopean saltseatzen ibili ginan kapak gora eta kapak bera, brillo eta kontraste, saturazio eta kolore! Argazkixekin lotuta, berriz be jakinarazi nahi dogu gaztetxeko ekintzen argazkixak batzen gabizela gaztetxeko argazki artxiboa osatzen juateko. Gainera, oraindik ere ikusgai daude batzen joan garen argazki batzuk erakusketan!

Autodefentsa ikastaruan elkarri golpeka eta lurretik bueltaka ibili ginan gustora asko, beraz, kontuz hemendik aurrera asko ikasita baikare!

Mahaingurueri dagokixenez, lehengo meditazioa eta osasunaren gainean jardun genduan, meditazioak berak gizartean izan ditzakeen ondorixuen inguruan eta baita norberaren osasuna kudeatzeko bestelako forma ez tradizionalen inguruan be. Batenbatek esan zeban bezela, “osasuna gauza garrantzitsua da madikuen eskutan lagatzeko!”. Osasuna zaintzen jarraitu asmotan, afaltoki beganuak hartu zeban bere tartia mahainguruan ostian. Afari goxo goxua egon zan bertaratutakuendako! Arroza, berdurak tenpuran, falafela, seitana…

Bestetik, kultur kontsumoan inguruan jardun genduan hainbat herritarrek. Hausnarketa interesgarri asko urten ziran bertatik; alde batetik kultur ekintzek eskatzen dittuzten baldintzen inguruan, bestetik soraluzetarrok kultura nola kontsumitzen dugun, adibidez, antolatzailearen arabera publikoa bat edo beste bat izaten dela konturatu ginan. Azkenik, kultur mailan mugitzen garen eragilion arteko komunikazioa hobetzeko premia ere ikusten da.

Musika eta poesiak be euki zeben beren tartia abenduaren 29an Erisdysnomia plaentxiarren eta Hanka Hutsik elgoibartarren eskutik. Bertaratutakoak zoragarri egon ginan musika eta poesia artean dantzan, bueno, Plaentxin ez daukagu dantzarako ohitura haundirik, baina oso gustora izan ginan.

Azken urtietan bezela, bertsuek be euki zeben protagonismorik Oihana Bartra eta Miren Amurizan laguntzakin; jokutik jokura eta bertsotik bertsora arratsalde entretenidua izan zan. Gainera, gosian kontrako sendagarri bezela merienda goxuaz disfrutau genduan.

Bukatzeko, umien tartia, Kukumixokin elkarlanian, haurrentzat aisialdi eskeintza antolatu genduan, haur pila batu zan eskulanak ein, jolastu… herri honetan bada etorkizunik!

Besterik barik, Soraluzeko Gazteriak ekintzak antolatzen jarraituko dogu, barixaku honetan bertan, urtarrilaren 10ean Junzai Txetxera soraluzetarren azken kontzertua izango da eta Skasti talde zarauztarra izango du alboan.

Interesik izan ezkero, hurrengo asanblea hilaren 20an izango da arratsaldeko 5etan gaztetxian bertan.

 

Animo eta parte hartu!

 

Soraluzeko Gazteria

2014ko Urtarrila