Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizaziorako autobusak antolatu ditu Tantaz Tanta ekimenak

plaentxia_com 2014ko urt. 3a, 19:11

Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen alde Bilbora joateko dei egin dute. Goizean (11:00) eta arratsaldean (15:30) herritik aterako diren autobusetan izena emateko zerrendak Gaztelupe, Arrano, Gaztetxe eta Bolia tabernetan jarri dituzte. Informazio gehiago barruan. Irudia: Gabon Zaharretako mobilizazioa.

 

Egun osoko egitaraua

Mobilizazioa goizeko 11tan hasiko da Areatzan; lau eremu egongo dira bertan: musika emanaldiak, txikientzako jarduerak, ogitartekoak eta edariak saltzeko zerbitzua, materiala saltzeko tokiak, enkante bat… 17:30ean bi olatu handi abiatuko dira, bata Casillatik eta bestea udaletxetik, eta handik ordubetera itsasoa osatuko dugu. Ondoren, ekitaldi gehiago izango dira Areatzan, gaueko 11ak arte.


Tanta izateko:

http://izan.tantaztanta.info/


Informazio gehiago:

http://www.tantaztanta.info/eu/