Zaragoza, Errioxa eta Burgostik etorritako bikoteak frontenis txapelketaren IV. edizioan

plaentxia_com 2014ko urt. 3a, 11:58

Hogeitamalau bikotek parte hartu zuten, eta horietatik zazpi herrikoak. Gainerakoak Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik eta inguruko komunitatetatik etorritakoak izan ziren. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, hamar bikote kanpoan laga behar izan zituzten leku faltagatik. Irudia: txapeldunak eta txapeldun ordeak.

 
FINALA
 
Xabi (tolosarra) - Edu (gasteiztarra) 21
Patxi (durangarra) eta Candiren (ermuarra) 9
 
25 tanto eta 25 minutura jokatutako partidua.
 
 {mosimage}
 
SARIAK
  1. Txapela, garaikurrak eta 300 €
  2. Garaikurrak + 150 €

Titan etxe babeslearen materiala:
Bi raketa, bi deskontu txartel eta raketak konpontzeko bi txartel (zozketa bitartez).
 
{mosimage} 
 
Bikoteen jatorria:
Egea de los Caballeros (Zaragoza), Burgos, Miranda de Ebro, Gasteiz, Tutera, Amurrio, Orereta, Bilbo, Getxo, Arrigorriaga, Durango, Donostia, Elorrio, Berriz, Mallabia, Azpeitia, Elgoibar eta Bergara.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.