Zakua ipuinez beteta heldu dira Olentzero eta Mari Domingi

plaentxia_com 2013ko abe. 24a, 14:46

Txalaparta eta adar soinuek girotuta goizeko 11:00ak pasata iritsi dira Soraluzera Olentzero eta Mari Domingi, galtzagorriek lagunduta. Udaletxeko balkoira igo eta aurrean bertso eskolako umeek bertso bana kantatu diete. Urrats Dantza Taldeak dantza egin du, eta musika eskolako trikitixa eta panderojoleen erritmoen atzetik kalejiran joan dira, kalerik-kale. Kiroldegian, umeek gabonetako eskutitzak eman dizkiete eta ipuin bana jaso dute opari.  
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.