Olentzerok eta Mari Domingik ipuin bana oparituko diete herriko gazteenei

plaentxia_com 2013ko abe. 23a, 08:00

Bihar 11:00etan helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Zubi Nagusira. Idiek tiratuta, gurdi gainean egingo dute kalejira eta ostean, txikienen eskutitzak jaso eta ipuin bana oparituko diete kiroldegian. Marsel Magoa, pailazoak, Haur Parkea eta Erregeen kabalgata ere izango dira gazteenentzat gozagarri. Ikusi agenda!

Abenduak 24, martitzena
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
Goizeko 11etatik aurrera

Ant: Plaentxi Ikastetxea, Atxolin, Urrats, Kukumixo, Pil-pilean, Bertso Eskola eta Musika Eskola

Abenduak 27, barixakua
MARSEL MAGOA
18:00etan, Antzokian.
Ant: Udaleko Kultura Saila

Urtarrilak 2, eguena
PAILAZOAK "Hipo eta Tomax"
18:00etan, Antzokian
Ant: Udaleko Kultura Saila

Urtarrilak 4, zapatua
HAUR PARKEA
Goizeko 11:30etik aurrera, kiroldegian
Ant: Atxolin Guraso Elkartea

Urtarrilak 5, domeka
ERREGE KABALGATA
19:00etan

Ant: Soraluzeko Parrokia Taldea