Gaztetxeko Hamabostaldian errebelazio digital tailerra, defentsa pertsonala, mahainguruak eta beste

plaentxia_com 2013ko abe. 23a, 07:30

Gaztetxeko Hamabostaldia gaur hasiko da, `Angiolillo´liburu aurkezpenarekin eta urtarrilaren 5a bitartean mahainguruak, film emanaldiak eta dantza tailerra izango dira, besteak beste. Irudi bitartez gaztetxearen ibilbidea ere errepasatuko dute. Ikusi egitaraua!

 

Gaur ekingo diote gaztetxeko Hamabostaldia ospatzeari, `Angiolillo´liburu aurkezpenarekin. Filmen atalean “Un crimen en el paraíso”eta “El jardinero fiel” lanak proiektatuko dituzte eta mahainguruetan osasuna, meditazioa eta kultur kontsumo gaiak izango dituzte hizpide. Defentsa pertsonala ikasteko tailerra egingo da, baita argazki eta errebelazio ikastaroa ere. Dantza ikastaroan Kontakt eta breakdance modalitateak landuko dituzte eta musikaren tartea  Erisdysnomia eta Hankahutsik taldeek beteko dute. Aurten gainera, gaztetxearen historia irudi bidez errepasatuko dute eta otorduez gozatzeko, Tripafesta afari begetarianoa, bertso merienda eta gaztetxeko bazkari parte hartzailea antolatu dituzte. Kukumixorekin elkarlanean umeei eskainitako tarteak itxiko du egitaraua urtarrilaren 5ean.

GAZTETXEKO HAMABOSTALDIA, 2013

Abenduak 23, astelehena: 19:00etan "Angiolillo" liburu aurkezpena

Abenduak 25, eguaztena: 18:30ean "Un crimen en el paraiso" film emanaldia eta txokolatada

Abenduak 26, eguena: 10:00etan "Defentsa pertsonal tailerra"

Abenduak 27, barixakua: 18:00etan, "Osasuna eta meditazioa" mahaingurua. 20:00etan "Azken barixakuko elkarretaratzea". 20:30ean "Tripafesta" afari begetarioanoak.

Abenduak 28, domeka: 19:30ean "Erisdysnomia" eta "Hankahutsik" musika taldeen emanaldia

Abenduak 30, astelehena: 10:00etan "Argazkilaritza ikastarua". 16:00etan "Errebelazio digitala"

Urtarrilak 1, eguaztena: 18:30ean "El jardinero fiel" film emanaldia eta txokolatada

Urtarrilak 2, eguena: 10:00etan dantza ikastaroa "Kontakt eta breakdacerrak"

Urtarrilak 3, barixakua: 18:00etan "Kultur kontsumoa" mahaingurua

Urtarrilak 4, zapatua: 18:30ean "Bertso merienda" Miren Amurixa eta Oihana Bartrakin

Urtarrilak 5, domeka: 10:30ean "Umeentzat jolasak" Kukumixorekin. 14:30ean, gaztetxeko bazkarixa, parte hartzailiekin

Urtarrilaren 2tik 5era, argazki erakusketa (Gaztetxearen historia iruditan)

{mosimage}