Kukumixoren Negulekuetan izena emateko azken eguna da barixakua

plaentxia_com 2013ko abe. 17a, 19:17

Kukumixo aisialdi taldeak Negulekuak antolatu ditu DBHko ikasleei zuzenduta. Abenduaren 26tik 29ra bitartean Arabako Tertanga herria  bisitatuko dute eta mendi itzuliak egiteaz gain, tailer, ekintza, jolas eta gaubelez jantziko dituzte egunak. Izen-ematea Pil-pileanean egin behar da abenduaren 20a baino lehen (barixakua), 30 euro ordainduta Irudian: urrian eginiko asteburupasa

 

 
 
Kukumixo aisialdi taldeak negulekuak antolatu ditu DBHko ikasleei zuzenduta. Abenduaren 26tik 29ra bitartean, Arabako Tertanga herria ezagutuko dute eta besteak beste, mendi itzuliak, jolasak, tailerrak eta gaubelak izango dituzte gozagarri. Tertanga, Arabako herri txiki bat da, Arrastaria Haranean kokatuta, Urduña alboan. Egonaldia bertako etxe batean egingo dute eta herriak berak eskaintzen dituen aukerei helduta, berdeguneetan, frontoian edota bolatokian arituko dira.
Izen-ematea
Hogeita bost gazte joateko aukera dagoela jakirazi dute arduradunek eta izen-ematea abenduaren 20a (barixakua) baino lehen egin behar da Pil-pileanean bertan. Matrikulak 30 euroko prezioa du (familia ugariek 15 euro; familia bereko matrikula bat baino gehiago 22,5; eta gizarte zerbitzuetako erabiltzaileek 7,5) eta ordainketa ondorengo kontu korronte zenbakian egin behar da: 3035 0004 90 0040015550 (Laboral Kutxa), kontzeptuan gaztearen izen-abizenak idatziz.
 
Informazio gehiago: Pil-pilean (943 751304) edo euskara@pilpilean.com helbidean.