`Urakapiñak´ Angel Bolunbururen argazkiekin osatutako liburua aurkeztuko du udalak martitzenean

plaentxia_com 2013ko abe. 13a, 12:32

Angel Bolumburu (Biribiltxo) argazkilari soraluzetarraren artxiboko argazkiekin Udalak eta Kontrargik argitaratu berri duten “Urakapiñakliburua jendaurrean aurkeztuko dute martitzenean (hilak 17), 19:00etan udaletxeko saio aretoan. XX. mendeko irudi esanguratsuenak bildu dituzte; Soraluzeko gizarteari, ospakizunei, kirolari edota hirigintzari erreferentzia egiten diotenak. Liburu hau gainera, Soraluzen izan diren argazkilari ezagunen argazkiak ezagutzera ematea helburu moduan duen proiektu baten lehendabiziko alea da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.