ZENBATEKOA
50 eurotako bono bat, herriko edozein merkatal
gunetan erabiltzeko, abenduan zehar.
ESKAERA
Abenduaren 1etik 30era, udaleko Gizarte
Zerbitzuetan.
Pentsiodunek Soraluzen bizi direla egiaztatu
beharko dute, baita bizileku berean erroldatuta dauden kide guztien
diru-sarrerek ez dituztela zenbateko hauek gainditzen:
Pertsona
bat: 800 euro hileko
Bi
pertsona: 1000 euro
hileko
Hiru
pertsona edo gehiago:
1.100 euro hileko
KOBRATZEA
Gizarte Zerbitzuek aztertuko dute eskaera, eta
hala badagokio pentsiodunari jakinaraziko diote onarpena. Onarpena jasota,
pentsiodunak abenduaren 1etik 31ra bitartean herriko edozein merkatal gunetan
egindako gastua erabili ahal izango du justifikazio moduan. Soraluzeko merkatal
guneetan, 50 euroko gehienezko batez egindako erosketen egiaztagiria aurkeztu
beharko du Gizarte Zerbitzuetan.