Garaipenik gabeko asteburua Sorako taldeentzat

plaentxia_com 2013ko abe. 10a, 07:00
Sorako taldeek punturik batu gabe egin dute etxerako bidea. Erregional Preferenteak 2-1 galdu du Ilintxaren aurka. Kadete Mutilen Taldeak 1-4 Ezozin eta Kadete Nesken taldeak 6-0 Anaitasunaren zelaian. Hala ere, gol sorta handiena Infantilek jaso dute, 0-9 galdu dute Aloña Mendiren aurka. Gainontzeko taldeek deskantsua izan dute asteburuan. Irudian: Infantilak

ERREGIONAL PREFERENTEAK 2-1 galdu du Iluntxaren zelaian. 19 punturekin zazpigarrena da sailkapenean, Ilintxari eta Mutrikuri puntuz berdinduta. Urola dago lidertzan 29 punturekin eta hain zuzen, taldeko lehena hartuko dute datorren asteburuan, Ezozin.

ERREGIONALEK deskantsua izan dute azken jardunaldian. Eibartarrak-en aurretik azkenurrena da sailkapenean 8 puntu batuta. Datorren asteburuan 29 punturekin taldeko lehena den Aretxabaletaren kontra lehiatuko dira.

JUBENILEK deskantsua izan dute baita ere azken jardunaldian. Datorren asteburuan Ikasberriren zelaian neurtuko dituzte indarrak. Sorak Ikasberrik baino bi puntu gehiago ditu eta azkenurrena da sailkapenean.

KADETE MUTILEN TALDEAK ezin izan zuen Urola mendean hartu eta 1-4 galtzen bukatu zuten norgehiagoka. Aurreraren aurretik, taldeko seigarrena da Sora, 7 punturekin. Burumendi dago lidertzan 28 puntu batuta. Deskantsua izango dute datorren asteburuan Kadeteko Mutilek.

KADETE NESKEN TALDEAK askogatik galdu zuen Anaitasunaren zelaian, 6-0. Bere alde esatea, Anaitasuna taldeko liderra dela 27 punturekin. Sorako neskek berriz, punturik batu gabe azkenak izaten jarraitzen dute. Datorren asteburuan Bergara hartuko dute Ezozin. Bergararrak seigarrenak dira sailkapenean, 13 puntu batuta.

INFANTIL TALDEAK alde handiaz galdu zuen etxean Aloña Mendiren aurka, 0-9. Eibartarrak-en aurretik bosgarrenak dira sailkapenean, 6 puntu batuta. Aloña Mendi da taldeko buru, 18 punturekin. Datorren asteburuan sailkapenean bigarrena den Aretxabaleta hartuko dute Ezozin.