Lapurretan egin dute Mendata tabernan

plaentxia_com 2013ko abe. 5a, 13:16

Martitzenean goizaldeko 3:00etan bizilagun batek zaratak entzun zituen Mendata tabernan. Lapurrek barruko atea indarrez zabaldu eta kutxako dirua, Gabonetako loteria eta hiru ordenagailu eramangarri ostu zituzten. Ertzaintzari abisua eman eta heldu zirenerako alde eginda zeuden. Lapurretaren gaineko salaketa jarri dute tabernako arduradunek. 

 
 
{mosimage}

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.