Gaztelupeko Hotsak zigiluak hamasei nobedade eramango ditu Durangora

plaentxia_com 2013ko abe. 3a, 07:30

Durangoko Azokaren 48. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean bisitatu ahalko da, 10:30etik 20:00ra. Zortzi gune izango ditu aurten azokak eta Kulturaren plaza izango da edizio honen leloa. Gaztelupeko Hotsak zigiluak azokara hamasei nobedade eramango ditu eta Badiharduguk Debabarreneko argitalpenekin jarriko duen estanean Biribiltxoren Urakapiñak liburuxka eta Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak DVDa salgai izango dira. 

Durangoko Azokaren 48. edizioak abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak eta bertan egongo da Gaztelupeko Hotsak diskoetxea bere nobedadeak aurkezten. Azokara hamasei proposamen berri eramango ditu:

 

{mosimage}LA JODEDERA -Karibe Kantauri kantari- CD Digipack

Disko honetan zenbait euskal kantu ezagunen bertsio kubatarrak ekoitzi dituzte, baita euskal musikaz moldatutako Kubako doinuak ere. 1- Topatuta  2- Zergatik negar egin  3- Merengue para Yolanda  4- Gure Jone  5- El curita de Lerin  6- Mujeres  7- Tremenda información  8- El fenómeno  9- Joxe Migelen batela  10- A tus plantas  11- Baratzean   12- Navarra tiene cadenas (letra Fermin Valencia).

 

 

{mosimage}GASTEIZ BIG BAND  -W´ellington- EP biniloa

Gasteiz Big Bandak "Sir Duke" jotzen du, S. Wonderrek Duke Ellington konpositore haundiari egindako omenaldia. Kainoien doinua baino musikarena ederrago. A Aldea: 1. Sir Duke (S. Wonder, 2. Retreta de San Prudencio (herrikoia/J. Bidaurreta). B Aldea: 1. Clocks (C. Martin/J. Buckland, 2. Moanin´(B.Timmons).

 

 

{mosimage}XABI & PETTI  -2 eta 2- LP biniloa

Ultracuerpos taldeko Mikelini (kontrabaxua) eta Kiko (gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Jose Martinez (bateria), Oscar de la O (kaxoia), L. M. Moreno ‘Pirata’ (saxofoia) eta Chris Casello (steel guitar), besteak beste. Freddie King-en Hideaway blues klasiko instrumentalak irekitzen du diskoa, giroa berotzen hasteko. Ondoren datoz I Never Cared for You (Willie Nelson), kutsu latinoko bertsioan emana, eta Baby it’s you, Beatlesek eta The Shirelles-ek ospetsu egin zuten kantua, biak formatu akustikoan eta Xabik abestuak. Pettik sortu du diskoko jatorrizko kantu bakarra, Satorra soul-blues balada beroa, eta Chris Casello steel gitarristak parte-hartu du kantu horren grabazioan.

 

 

{mosimage}2 EN BLUES -Groovin´the blues- CD

Groovin' the Blues taldearen hirugarren diskoa da, eta zuzenean grabatzen duen bigarrena. Izan ere, zuzeneko taldetzat du bere burua De 2 en Blues Band-ek -En directo (1998) izan zen bere lehen grabazioa, ondoren etorri zen Bluesoul (2006)-, ikus-entzuleekiko harremana maite du, haien aurrean jotzea eta musikaz elkarrekin gozatzea da taldea existitzeko arrazoi. Hamar kantu bildu dituzte iaz Iruñean grabatutako lan berri honetan, hamar bertsio, taldeak bluesa ulertzeko gaur egun duen eraren isla. Blues modernoa, southern soul-aren ukituarekin, garbizalekeria mugiezinetik urrutira eta pultsio oso erritmiko, alai eta groove beteaz horniturik. Zuzenekoaren grabaziorako 11 musikari igo ziren eszenatokira: De 2 en Blues Band seikoteaz gain, The Broken Horns haize hirukotea (Alberto Arteta, saxofoi tenorra; Ion Celestino, tronpeta eta Iñaki Rodríguez, saxofoi baritonoa) eta bi abeslari-laguntzaile: Maria Fe Cortes eta Arantza Ojeta.

 

 

{mosimage}THE LUCILLES -Sweet Soul Music Vol 1- CD

Sweet Soul Music Vol. 1 diskoa, soul musikaren historiako klasikoen bertsioez –ortodoxoak batzuk (I Can’t Turn You Loose, I Feel Good, Papa’s Got a Brand New Bag, Shake) eta hagitz pertsonalak besteak (Cupid, A Change is Gonna Come)- eta klasikotasunaren usaina darien konposizio berriez –A Runaway Gal, I Don’t Know, Oldie Goldie, New Life Running… . Joss Stone, Esperanza Spalding, Eli Paperboy Reed eta Amy Winehousek irekitako bide beretik abiatu da The Lucilles, eta bere hondar alea jarri du soul klasikoaren haragiztatze berrian.

 

 

{mosimage}LOS GALERNA – Akelarre- CD Digipaka

Saxoa taldean erabat barneratuta, ‘Akelarre’ aurkeztera datoz. Misterioz mozorrotutako erritual arriskutsu horretan birtuosismoa, ukitu vintagea, orkestren dotorezia, westerna, swinga, 70eko hard-rocka, garagea eta doinu beroak ezkutatzen dira.

 

 

{mosimage}CAPSULA -Solar Secret- CD Digipack

The Riverside of Love  3:10, Constellation Freedom   3:26, Blind 3:08, Seven Crimes   4:42, Dark Age   3:13, The Fear   3:04, Trails of Senselessness    2:44, You cannot blame  3:39, Atomic Breakdown 3:13, Brids of Wood 3:44. 

 

 

 

{mosimage}BIDE ERTZEAN  -77- CD Digipack

Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere "Dana lanbrotute ikustot" bezelako muntaietan hartzen dute parte. 1998. urtean eratu zuten taldea Joni, Ima eta Karlosek. Ordutik maxi bat eta hiru iraupen luzeko argitaratu dituzte gaur eguneko pop-rock talde indartsua izatera heldu arte Fran Iturbe gitarrajotzailearekin batera. Hasiera hasieratik Kaki Arkarazo agertuko da beraien ondoan produktore eta bosgarren partaide bezela. Kanpoan aritu badira ere azken urte hauetan emanaldi ugari eskaini dituzte alderik alde Euskal Herrian zehar. 2004ko udazkenean kaleratu zuten Esan Bare eta zuzeneko ugari egin ondoren, 2006ko urriaren bukaeran Non dira, seigarren emaitza diskografikoa kaleratu dute.Joserra Senperena pianojotzailearekin aspalditik dira boskote.

2009. urtean, taldearen hamar urteak betetzen direla, taldearen ibilbideari errepaso eginez zuzenko kontzertua grabatu zuten eta dokumental batekin batera Leidor Sessions CD/DVDa grabatu dute, horrela etapa bat burutuz.

 

{mosimage}IGOR ARZUAGA -Experience -  CD + Igor eta Ni (CD digipacka

Llegará, Igor eta Ni izenpean argitaratu da. Izan ere, Arzuagak Nieves Arilla kantariarentzat sortutako kantuen bilduma da. Zaragozan (Espainia) jaiotako abeslariak Javier Alvarez madrildarraren ondoan garatu du bere ibilbidearen zati nagusia (haren diskoetan parte hartzeaz gain, Las Maris antzerki, musika eta kabaret ikuskizuna sortu zuten elkarrekin), baina Jabier Muguruza, Diego Vasallo eta Mikel Errazkinen diskoetan ere kolaboratu du, eta Facunda taldea sortu du. 

 

 

{mosimage}NEIGHBOR -Ura patrikan-  CD Digipack

Antzinako musika klasikoaren arlotik datozkigu Maite Larburu (Hernani) biolin jolea eta Josh Cheatham (Seattle) viola da gamba-kontrabaxularia. Auzo berean bizi dira Holandan, Amsterdamen. Neighbor ordea ez da XVII eta XVIIIgarren mendeetako musikan espezializaturiko bikotea. Tradizio klasikotik salto egin eta gitarra eta ahotsaz baliaturik, kantu propioak idatzi eta aditzera ematera ausartu dira.  Folk, blues, jazz, Brasilgo musika eta kantu tradizionaletik hartzen duen herri kantagintza da. Eta "Ura Patrikan" 2013. urtean argitaratu duen lehen emaitza.

 

 

{mosimage}ANGEL UNZU & TXUMA MURUGARREN -14 abesti eta 13 istorio txiki-  CD Digipack

 

 

 

 

 

 

 

 

{mosimage}BEÑAT FUENTES & BRENDAN DONNELLY -Te-uhinak-  CD Digipack

Beñat Fuentes Mungiarrak bost urte daramatza Txinan, eta Brendan Donnelly irlandarrak berriz, zortzi. Biak ala biak bertan izan dituzte aurretik pop-rock taldeak, baina oraingo proiektu hau aberasgarriagoa da. Batetik, Txinan herriz-herri etnia ezberdinen kantuak, instrumentuak, giroak eta gainontzekoak grabatu dituzte, eurekin ikasiz. Ostean, bizipen horrek eraginda, kanta propioak sortu dituzte. Grabatzerako orduan, lehenagotik dominatzen zituzten instrumentuez gain, tresna eta kantu-molde txinatarretara  jo zuten, Riverdance taldeko  Matt Bashfordek gaita irlandarra joaz eta euskal kantuak bihurtuz. Egitasmo bakana, modako musikatik haratago.

 

 

{mosimage}PAUL SAN MARTIN : -Paul´s Mood- CD Digipack

 

 

 

 

 

 

 

 

{mosimage}JOSEBA B. LENOIR –Tenpesta- EP Biniloa

“Ez zaitut behar” da Tenpesta lanetik aurrerapen gisa aukeratutako kanta. Bertan Felix Buff (Willis Drummond, Los Separatistas, Napoka Iria…) izan da bateriajole, baino diskoan bada bertze laguntzailerik ere. Aitor Goikoetxea Azpirozek (Berri Txarrak ohia, Sons of Woods) bateria grabatu du kantuetako batean.

 

 

{mosimage}ANEIKA ARA -Aneika Ara- CD Digipack

Aneika ara hirukote bizkaitarraren errepertorioan estilo desberdinak antzematen badira ere, bada abestiak lotzen dituen hari bat. Eragin klasikoei muzin egin gabe, erritmo eta progresio bereziekin ausartzen dira. Rocka lantzen udte, batzuetan intimistago, bestetan gordinago. Folkari eta sikodeliari keinuak eginez.

 

{mosimage}NORMAN –Perkins- LP + CD

Norman 2007ko amaieran sortu zen. Kepa Arakistain (The Gominols, Skandalu Publiku), Alex Ariznabarreta eta Gorka Bocos (Electric Dolls) eta Beñat Narbaiza (Doministikum) Eibarko Legarre entsegu lokaletan elkartu ziren proiektu berrian lan egiteko, eta berehala iritsi ziren emaitzak. 2009an Danbaka lehiaketako finalera eta Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako azken fasera sailkatu ziren, eta urte berean lehen diskoa argitaratu zuten. Geroztik, Peñalbak hartu du Gorka Bocosen lekua baterian.

Informazio gehiago: www.hotsak.com

 

Argazki liburua eta gerrako testigantzen DVDa salgai Badihardugun

{mosimage}Angel Bolumburu Furundarena “Biribiltxo” (1896-1974) argazkilariaren mende hasierako 120 argazki jaso ditu Kontrargik Urakapiñak izeneko bilduman. XX. Mendeko irudi esanguratsuenak bildu ditu, Soraluzeko gizarteari, ospakizunei, kirolari edota hirigintzari erreferentzia egiten diotenak. Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak du izena bestetik, Soraluze 1936 lan-taldeak kaleratu berri duen DVDak. Errepublika garaian herria nolakoa zen, erreketeen sarrera 1936ko irailaren 22an, herritarren ihesa Bizkai aldera eta erbestera, herriko atxiloketa, fusilamendu eta jazarpenak...” kontatzen dituzte dokumentalean agertzen diren pertsonen testigantzek. Bi lanok Iratxo goxodendan jarri dituzte salgai, 10 eta 6 eurotan eta Durangoko Azokan ere eskuragarri izango dira, Badiharduk Debabarreneko argitalpenekin jarriko duen estanean.

 

Ikusi Durangoko Azokako egitaraua, egunez egun: