Santa Zeziliaren omenez kalejira egingo du gaur Musika Eskolak

plaentxia_com 2013ko aza. 20a, 08:30

Musikarien patroia pasakaile batekin omenduko dute gaur Musika Eskolako hizkuntza musikaleko ikasleek, abesbatzak, bandak eta txistulariek. Ateri bada 19:00etan Santa Ana kalean elkartu eta Plaza Barriraino egingo dute kalejira. Euria eginez gero, kontzertua goiko frontoian izango da. Trikiti eta panderoko ikasleek berriz, barixakuan, Santa Zezilia egunean egingo dute kalejira, 19:00etan herriko kaleetan zehar. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.