Ekintzaileei 1.500 euroko diru-laguntza esleitzeko programa jarri du martxan Debegesak

plaentxia_com 2013ko aza. 20a, 08:00

Lanbiderekin elkarlanean, Debegesak 1.500 euroko diru-laguntzak jarri ditu abian negozio-ideia bat dutenei edota euren enpresa propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 30a izango da. Interesatuek Debegesara deitu dezakete (943 82 01 10).

 

Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei zuzendutako bi diru-laguntza deialdi egin ditu, batetik, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko; eta bestetik, ekintzaile potentzialei laguntza emateko, enpresa-ideia bat garatzeko denbora osoz lan egin dezaten. Diru kopurua 1.500 eurokoa izango da. Debabarrenako eskualdean Debegesa arduratuko da diru-laguntza horiek emateaz. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 30a izango da. Interesatuek, Debegesara deitu 943 82 01 10 edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi dezakete.

Diru-laguntzen gaineko informazio-saioa eguenean

Eguenean, hilak 21, 15:00etan Debegesak informazio-saio irekia egingo du Eibarren duen egoitzan diru-laguntzen gaineko zehaztasun guztiak emateko. Besteak beste, egitasmo honekin Debegesak ekintzailetza sustatu nahi du Debabarrenean, ekintzailetza-prozesuaren fase bakoitzean ekintzaileei euren behar eta ezaugarrietara egokitutako laguntza eskainiz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.