Aurreko domekaz geroztik, haur eta
lehen hezkuntzako ikasleek Atxolin Guraso Elkarteak eta Kukumixo Aisialdi
Taldeak elkarlanean sortutako “Domekak Aterpian” egitasmoaz gozatzeko aukera
dute. Zehazki, bi atal ditu egitasmo honek: zinema euskaraz eta Kukumixorekin
jolasean. Biak ala biak domeka arratsaldeak epelean eta estalpean igarotzeko
asmoarekin garatu dituzte eta txandan-txandan egutegiaren arabera antolatuta
daude.
Izen-ematea 21a
baino lehen ikastetxean
Atxolin Guraso Elkarteko kide ez
direnek 8 euro ordaindu beharko dituzte frontoiko ekimenetan parte hartzeko (Kutxabank_2095 5062 99 1062064307) eta jolasak “behar bezala antolatzeko”
hilaren 21a baino lehen ikastetxeetan izena emateko eskatu dute arduradunek.
Bestalde, otsailaren 9ko saioa berezia izatea nahi dutela eta horretarako “haur
eta heldu elkarrekin jolasean aritzeko egitaraua” sortuko dutela adierazi dute.
“Domekak
aterpian” egitaraua:
Zinema euskaraz (17:00etan, Herri Antzokian):
Abenduak 1: Nocturna, abentura magiko bat
Abenduak 22: Despereaux-en kondaira
*2014ko emanaldiak aurrerago zehaztuko
ditugu
Kukumixorekin jolasean (kiroldegiko frontoian 17:00etatik 19:00ra):
Azaroak 24
Abenduak 15
Urtarrilak 12
Urtarrilak 26
Otsailak 9 *Saio berezia
Otsailak 23
Martxoak 9
Martxoak 23