Ateak Irekiren webgunearen itxiera salatu du Hekimenek

plaentxia_com 2013ko aza. 15a, 12:22

Audientzia Nazionalaren aginduz Ateak Ireki webgunea itxi dute asteon. Hekimen, herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak (Pil-pilean ere bertako parte da), informazio askatasunaren aurkako neurritzat jo du itxiera. Irudia: salaketa irudia.


Ekimenek argitaratu duen agiria:
 

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak salatu nahi du Ateak Ireki izeneko webgunearen itxiera, eta elkartasuna agertu nahi die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei.

Hekimenek informazio askatasunean sinesten du.

Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu.

Ateak Ireki ekimenaren galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa.


Donostian, 2013ko azaroaren 14an


Hekimen

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.