Maitasun erromantikoaren inguruko tailerra gaur Herri Antzokian

plaentxia_com 2013ko aza. 14a, 08:30

Ay, amor, amor, no me quieras tanto y quiéreme mejor” maitasun erromantikoari buruzko tailerraren lehen saioa eskainiko du gaur Myriam Herbónek, emakumeen jabekuntzan eta genero indarkerian adituak, arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian. Bigarren saioa datorren eguenerako (azaroak 21) zehaztu dute, ordu berean. Baiak ala biak saio irekiak izango dira eta parte hartzeko bertara agertu besterik ez da egin behar. Ikusi azaroaren 25aren baitan antolatutako egitaraua

 
 

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna Soraluzen 
Egitaraua 
Azaroak 14 eta 21, eguena:
Maitasun erromantikoari buruzko tailerra, Myriam Herbonen eskutik. 
18:00etan, Herri Antzokian
 
Azaroak 19, martitzena:
"Beldur Barik" lehiaketako sari banaketa ekitaldia
19:00etan, Herri Antzokian
 
Azararoak 22, barixakua:
"Hitzak" helduentzako antzerki emanaldia
20:30ean, Herri Antzokian
 
Azaroak 25, astelehena:
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia
19:00etan, Plaza Barrixan
 
Urtarrilaren 10etik 24ra:
Erakusketa: "Verdades y mentiras sobre la violencia contra las mujeres"
Astegunetan: 19:00etatik 20:30era
Zapatuetan: 12:00etatik 13:00ra
Kirolegiko erakusketa aretoan