Frankizia ereduei buruzko tailerra eskainiko du Debegesak

plaentxia_com 2013ko aza. 14a, 07:30

Azaroaren 20an Debabarreneko ekintzaileei edota frankizian ekiteko asmoa dutenei zuzenduta, frankizia ereduei buruzko tailerra eskainiko du Gonzalo Linage, Inverpoint Consulting enpresako bazkideak, Debegesan. Saioa 15:00etatik 17:00ra bitartean luzatuko da eta izen-ematea doakoa da. 

 

 

 

Debegesa Garapen Agentziak, datorren eguaztenerako (azaroak 20) frankiziei buruzko tailer bat antolatu du, “Zergatik aukeratu frankizia eredua?” izenburupean.  Tailer honen bitartez, frankizia bat zer den azalduko dute, frankizia sare batean sartzeko kontuan hartu beharreko irizpideak zeintzuk diren erakutsiko dituzte eta frankizia sisteman sarturik dauden agenteak zuzenean ezagutzeko aukera ere emango dute (kontsultariak, frankizia eskaintzen dutenak eta frankizia-hartzaileak). Gonzalo Linage Inverpoint Consulting enpresako bazkidea arduratuko da saioa zuzentzeaz, arratsaldeko 15:00etatik 17:00ra bitartean, Debegesan. Parte hartzeko interesa dutenek ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi behar dute edo 943 82 01 10 telefonora deitu (Vanesa Hortas).

 

“Debabarrena Ekinean” programa martxan

Frankiziei buruzko tailerra “Debabarrena Ekinean” izeneko prestakuntza-programa zabalago baten baitan kokatzen da. Debabarrenean sortu berri diren enpresen gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko helburuarekin, azaroa eta abendua bitartean, hainbat ikastaro, tailer eta jardunaldi eskainiko ditu Debegesak. 

Egutegia:

AZAROA:

ABENDUA:

  • Abenduak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18. “EIBAR EKINEAN”.- Negozio-ideien sormena eta enpresa berriak sortzeko pausuak. Enpresa edo negozio propioa martxan jarri nahi dutenei zuzenduta, langabezian egon ala ez. Ordutegia: 9:30etik 13:30era. Portalean, Eibar. Eibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean antolatuta.
  • Abenduak 11, eguaztena: TAILERRA.- “Salmenta teknikak”
  • Abenduak 18, eguena:  EZTABAIDA IREKIA: Ekintzaileen Legea

Informazio gehiago: www.debegesa.com