Futboleko
azken bi jardunaldiak ez dira Soraren faborekoak izan. Aurrekoan berdinketaren
bat edo beste izan bazen ere, asteburu honetan talde denek galdu dute.
ERREGIONAL
PREFERENTEAK Zumaian galdu du, 1-0. Sailkapenean
erdialdean daude kokatuta, zazpigarrenak dira 13 puntu batuta. Datorren
asteburuan Zestoa hartuko dute Ezozin.
ERREGIONALAK 0-1 galdu zuen
Arizmendiren aurka Ezozin eta sailkapeneko azken postuan kokatu da, 5
punturekin. Datorren asteburuan Bergararen berdegunean jokatuko dute; bergararrak
laugarrenak dira sailkapenean, 7 puntu batuta.
JUBENILAK askogatik galdu
zuen Burumendi taldeko buruaren aurka (5-0). Honek ere taldeko azkenak dira,
puntu bakarrarekin. Datorren asteburuan zestoarrak hartuko dituzte Ezozin eta
partida zaila izango dutela dirudi, Zestoa sailkapeneko bigarrena baita 16
puntu batuta.
KADETEEN MUTILEN taldeak
Burumendiren aurka neurtu zituen indarrak baina ahaleginak motz geratu ziren
eta 0-4 galdu zuen. Bere alde esatea
Burumendi taldeko buru dela, 19 punturekin. Kadeteen hamaikakoak 6 puntu ditu
eta sailkapeneko azkenurrena da. Datorren asteburuan Urkiren aurka neurtuko
dituzte indarrak, Eibarren.
KADETE
NESKEK ere 0-3 galdu dute Arizmendiren aurka. Sailkapeneko azken postuan
jarraitzen dute, punturik batu gabe. Datorren asteburuan Aloña Mendiren zelaian
(4 puntu) lehiatuko dira.
Hamar soraluzetar Behobia-Donostia lasterketan
23.676
lagunek hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketan, tartean hamar soraluzetarrek. Gizonezkoetan, herriko
ordezkari azkarrena Fernando Rodriguez izan zen, 01:24:01 behar izan zituen
ibilbideko 20 kilometroak burutzeko. Emakumezkoetan, Maite Lete izan zen
azkarrena, 01:46:01 denboran helmugaratuta.
Hemen soraluzetarren denborak:
Fernando Rodriguez 01:24:01
Asier Rodriguez 01:28:45
Zuhaitz Rodriguez 01:32:41
Iñaki Arrondo 01:34:47
Maite Lete 01:46:10
Alberto Arizaga 01:47:25
Maitane Iñurrieta 01:48:58
Javier Gonzalez 01:48:59
Aitor Leturiondo 01:51:36
Ainara Astigarraga 01:56:29