“Soraluze Beldur Barik” lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean itxiko da

plaentxia_com 2013ko aza. 7a, 08:00

Udaleko Berdintasun Sailak “Soraluze Beldur Barik” lehiaketa antolatu du 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Lanek, ezinbestean, “beldur barik” bizitzeko jarrera erakutsi behar dute eta indarkeria sexista gaitzesten duen adierazpen artistiko oro onartuko dituzte, betiere, bideo formatoan aurkeztuta (film-laburra, bideoklipa, liduba, errezitatutako peomak...). Proposamen onenek 170 euroko saria jasoko dute. Lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira berdintasuna@soraluze.net helbidean. Ikusi iaz saritutako bi film laburrak!


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.