Gaztetxeak argazki bilduma osatzeari ekin dio

plaentxia_com 2013ko aza. 7a, 07:30

Hamabostaldi Kulturalean gaztetxean jasotako argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai jarri nahi du Soraluzeko Gazteriak. Garai eta momentu ezberdinetan ateratako argazkiekin bilduma osatu nahi dute eta herritarrei, etxean dituzten eta gaztetxearekin zerikusia duten argazkiak helarazteko eskatu nahi diete. 

 
 
 
Argazkiak, paperean, USB bidez edota e-mail bitartez helarazi daitezke, soraluzekogaztetxia@hotmail.es helbidera bidalita edota barrako arduradunari lagata (izen-abizenak eta telefonoa idatziz). Asanbladako kideak arduratuko dira argazkiak zaindu eta jabeei itzultzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.