Gaztañarre aitzakia hartuta, profesionalen
arteko erremonte jaialdia antolatu du udalak barixakurako (azaroak 8). Torneoak
punta-puntako zortzi pelotari bilduko ditu, 40 tantora jokatuko diren binakako
bi norgehiagoketan. Batean, Matxin VI.nak eta Aizpuruk Segurola eta Larrañagaren
aurka neurtuko dituzte indarrak; bestean, Etxabe II.na eta San Miguel Urtasun
eta Barrenetxea IV.nan kontra arituko dira. Jaialdia 20:30ean hasiko da eta
sarrera doakoa izango da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.