ERREGIONAL PREFERENTEAK bana berdindu du Eibartarrak taldearen kontra Ezozin (1-1). Momentuz 13 puntu dituzte eta bosgarrenak dira sailkapenean; Urola da taldeko buru, 19 punturekin. Datorren asteburuan Zumaiakoren zelaian neurtuko dituzten indarrak eta ez dirudi norgehiagoka zaila izango denik, zumaiarrak Sora baino bi postu beherago baitaude, 11 punturekin zazpigarrenak dira sailkapenean.
ERREGIONALAK aurten sortu den talde eibartar berria hartu zuen Ezozin, Armaginak J.T.K; eta ikuskizun polita eskaini zuten bi taldeek. Hala ere, indarrak ondo neurtu zituzten eta 1-1ko emaitzaz bukatu zen norgehiagoka. Sora, Eibartarrak-en aurretik azkenurrena da sailkapenean, 5 puntu batuta. Aretxabaleta da taldeko buru, 16 punturekin. Datorren asteburuan Arizmendi taldea (7 puntu) hartuko dute Ezozin.
JUBENIL taldeak askogatik galdu zuen Urkiren zelaian (6-1). Puntu bakarrarekin sailkapeneko azken postuan jarraitzen du Sorako hamaikakoak. Burumendi dago lidertzan, 14 punturekin eta hain zuzen, bera izango Soraren arerio datorren asteburuan Mutrikun jokatuko den norgehiagokan.
MUTILEN KADETE taldeak ezin izan zion Elgoibarri aurre egin eta askogatik galdu zuten (5-1) Mintxetan jokatu zen partida. Burumendi da taldeko buru, 16 puntu batuta. Datorren asteburuan mutrikuarrak hartuko dituzte Ezozin eta zaleen animoak beharrezkoak izango dituzte, liderrei aurre egiteko.
KADETE NESKEN taldeak 6. jardunaldia jokatu du asteburuan eta oraindik ez du puntuen markagailua estreinatzerik izan. Datorren asteburuan Arizmendi (7 puntu) hartuko dute Ezozin.