Izabara asteburupasa joateko irteera antolatu du mendi taldeak

plaentxia_com 2013ko aza. 6a, 07:30
Azaroaren 16 eta 17an Atxerito (2.362 m) mendia igo eta Iratiko basoa bisitatzeko mendi irteera antolatu du Soraluzeko Mendi Taldeak. Irteeraren prezioa 50 eurokoa da, bazkide ez direnentzat 55 eurotakoa (autobusa, afaria, lo egiteko lekua eta armosua barne).  Izen-ematea mendi taldearen egoitzan (Pil-pilean) egin daiteke, astelehen eta eguenetan 19:30etik 20:30era bitartean. 
 
 
Azaroaren 16 eta 17an Izaba eta Irati inguruak ezagutzeko mendi irteera antolatu du Soraluzeko mendi taldeak. Fuente de los clérigos-etik irten eta Atxerito (2.362 m) tontorra egingo dute lehenengo egunean. Gaua Izabako aterpetxe batean pasatuko dute eta domekan, Iratiko basoa ezagutzera joango dira, Okabeko aztarna megalitikoak bisitatuz. Irteeraren prezioa bazkideentzat 50 euro eta bazkide ez direnentzat 55 eurotakoa da (autobusa, afaria, lo egiteko lekua eta armosua barne) eta izen-ematea mendi taldearen egoitzan (Pil-pileanean) egin daiteke astelehen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era edota mendi taldearen kontu korrontean: 2095 5062 97 1069120078 (Kutxa).