Herri babajanerako sarrerak salgai daude Iratxo, Arrano, Mendata eta Gaztelupen

plaentxia_com 2013ko aza. 5a, 12:47
Zapatuan, Gaztañarre Azokaren baitan Pil-pileanak antolatu duen herri babajanerako sarrerak salgai daude,Iratxo goxodendan eta Arrano, Mendata eta Gaztelupe tabernetan 10 eurotan, umeena 5ean. Egunean zehar kalejirak, herri kirolak, ekitaldiak eta bertsolariak ez dira faltako eta iluntzean, Xero Xiette erromeria taldeak girotuko du karpa. Astelehenerako berriz, kantu-jira antolatu du Pil-pileanek Plaza Zaharretik hasita eta ostean, nahi duenak Ibai Eder elkartean afaltzeko aukera izango du. Izen-ematea: 943 751304 edo euskara@pilpilean.com. Ikusi azaroaren 14ra bitartean luzatuko den egitaraua!

 

 

GAZTAÑARRE AZOKA 2013, SORALUZEN

Azaroak 5, martitzena

19:00etan, Zinean: Hitzaldia, “Errauskailuaren arriskuak osasunerako” Suberbiola medikuaren eskutik.

Ant: Soraluze Zero Zabor

 

Azaroak 7, eguena

18:30ean, Ibai-ederrean: Talo ikastaroa

Izen-ematea: 943 751304 edo euskara@pilpilean.com

 

Azaroak 8, barixakua

Erremonte jaialdia, Arane kiroldegian

Partida nagusia:

Etxabe II – San Migel

Urtasun – Barrenetxea IV

20:30ean, Arane kiroldegian

Ant: Udaleko kirol batzordea

 

Azaroak 9, Azoka Eguna

9:00etan Azokaren irekiera txalaparta-adar hotsekin

10:00etan Umeendako jolasak eta txorimalo-tailerra Kukumixorekin, kiroldegiko frontoian

11:00etan Txistularien kalejira

11:30ean Herri kirolak Gaztetxia eta Galtzagorrixekin, Plaza Barrixan

Izen-ematea: Gaztetxia, Arrano, Mendata edo Gaztelupen

Goizean zehar herriko baserritar eta artisauen azoka, bertsolariak, kale-animazioa eta taloak karpan

12:30ean Ekitaldia azokan: dantza saioa, bertsolariak, sari-banaketa eta omenaldia

14:30ean Babajana eta jolasak, gaztetxian

Txartelak: Iratxo, Arrano, Mendata eta Gaztelupen, azaroaren 7a baino lehen

15:00etan Herri-babajana, karpan

Txartelak: Iratxo, Arrano, Mendata eta Gaztelupen salgai, ondorengo prezioetan: azaroaren 7a baino lehen umeena 5 euro, nagusiena 10; bestela umeena 6 euro, nagusiena 12.

19:00etan Xero Xiette erromeria taldea, karpan

00:00etan Fun & Go, gaztetxean

 

Azaroak 11, Gaztañarre Eguna

19:00etan Gaztaina-jana gaztetxean

18:45ean Kantu-jira Plaza Barritik

20:30ean Afaria Ibai-eder elkartean

Izen-ematea azaroaren 7a baino lehen, 943 751304 edo euskara@pilpilean.com

 

Azaroak 14, eguena

Sukaldaritza jardunaldiak herriko elkarte gastronomikoetan

Prestatzen diren platerekin afaria egingo da ostean.

Izen-emate: 943 753043 telefonoan

19:00etan, herriko elkarte gastronomikoetan.

Ant: Udala eta elkarte gastronomikoak