Monica eta Samali izan ziren soraluzetarrik bizkorrenak Antxintxika krosean

plaentxia_com 2013ko aza. 4a, 12:38

Dabid Gartzia durangarra gizonezkoetan eta Aitziber Urkiola eibartarra emakumezkoetan izan dira garaile aurtengo Antxintxika krosean. IX. edizio honetan, iazko irabazleak errepikatu dira. Monica Rodriguez eta Samali Abdelmalik izan ziren soraluzetarrik bizkorrenak. Irudia: lasterketaren hasiera.

 
 

Zapatu arratsaldean egin zen Antxintxika Triatloi Taldekoek antolatutako Antxintxika krosa, Soraluze eta Bergara artean. 400 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren eta giro paregabean igaro zuten arratsaldea. Hiru modalitatetan egin zuten korrika: gurpildun aulkikoek handbikean, patinetan eta korrika.

Bere iazko denbora baino minutu pasatxo gehiagoan, 33' 53''-ko denboran bilakatu da garaile Gartzia korrikalaria (dagoeneko lau urtean irabazi du proba). Parte-hartzaile guztiak oso pozik agertu dira. Urkiolak 41:23-ko denbora egin ostean azaldu zuenez "ibilbide oso polita izan da eta ez du euririk egin. Hala ere, momentu batean bero larregi egin du".

 

 

Soraluzetarren sailkapena

Samali Abdelmali (ez dago denborarik)

Jokin Martinez Txurruka 00:39:11

Fer Rodriguez Cuesta 00:41:06

Iñaki Arrondo Agirre 00:45:50

Iker Uzin Larrañaga 00:47:10

Javier Gabilondo Mancisidor 00:47:39

Monika Rodriguez Saez 00:50:20

Ainhoa Velazquez Gorrotxategi 00:52:16

Ibai Kortabarria Ariznabarreta 00:55:08

 

Informazio gehiago:

 WWW.KIROLPROBAK.COM

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}