Turismo jardunaldiak egingo dituzte bihar Elgoibarren

plaentxia_com 2013ko urr. 29a, 14:34

Debabarreneko VIII.Turismo Jardunaldiak antolatu ditu Debegesak biharko, urriak 30. Jardunaldiok Elgoibarko Musika Eskolan burutuko dira, Euskadi Basque Country. Nola ikusten gaituzte? Entzun dezagun merkatu turistikoa” izenburupean. Turismoan adituek Euskadi-Basque Country kanpotik nola ikusten den izango dute hizpide.

 

 

Debegesak antolatuta, “Euskadi Basque Country. Nola ikusten gaituzte? Entzun dezagun merkatu turistikoa”  izenburupean turismo jardunaldiak egingo dira bihar, urriak 30, Elgoibarko Musika Eskolan. Jardunaldien irekieran parte hartuko dute Elgoibarko Alkate Alfredo Etxeberriak, Debegesako Presidente Joseba Palenzuelak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek. Hizlarien artean Kantabriako unibertsitateko Merkaturatze eta Merkatu-ikerketan katedraduna, El Pais egunkariko El Viajero saileko arduraduna eta Juan Antonio Llantada Palmako Turismo Patronatuko arduradunak daude.

Euskal Herriari buruzko ikuspegia lantzen

Adituok helmuga turistikoek daukaten irudiaren garrantziaz arituko dira, bereziki, geurera ekarriz, Euskadi-Basque Country kanpotik nola ikusten den izango dute hizpide. Jardunaldien baitan, hainbat galderaren aurrean erantzunak bilatzen ahaleginduko dira, hala nola, gure helmuga turistikoa bat al dator gure irudiarekin? Transmititzen dugun irudia ezagutzen dugu, kontrolpean dugu? Turistei entzuten al diegu? Merkatuaren iritzia kontuan hartzen ditugu?

Egitaraua

09.30 Inaugurazio ofiziala.
_ Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea.
_ Hiart Arluziaga, Debegesako idazkaria eta Soraluzeko alkatea.
_ Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduko diputatua.

10.00 Helmuga Turistiko baten irudiaren sorrera. Helmuga turistiko baten hautaketa prozesuaren azterketa. Irudiaren funtzioa helmuga turistiko baten hautaketa prozesuan.
_ Ignacio A. Rodríguez del Bosque, Merkaturatze eta merkatu-ikerketa katedraduna. 
Kantabriako Unibertsitatea.

10.45 Kaferako atsedena.

11.15 Hedabideak-komunikazioa eta Euskadi-Basque Country bezalako helmuga turistiko baterako turismo politikako tresna gisa duten funtzio erabakigarria. 
_ Andrés Fernández Rubio, El País-eko El Viajero ataleko burua.

12.00 Bidaiaren erabakitze-prozesua, inspiraziotik iritzietara.
_ Leire González, DMO Sales Manager ES & PT. Tripadvisor

12.45 Galderak egiteko eta eztabaidarako tartea.

13.30 Bazkaria.

16.00 Palma, estereotipotik Natura Turismoko helmugako markara. Zer eta nola komunikatu.
_ Juan Antonio Llantada, Marketing Consultant. Palmako Turismo Patronatua.

16.45 Bateratzea eta jardunaldiaren ondorioak

17.30 Jardunaldiaren amaiera.
_ Juan Angel Balbás, Debegesako gerentea.
_ Roke Akizu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria.
_ Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria.

 

Izen ematea: www.debabarrenaturismo.com webgunean