Herriko elkarte gastronomikoetan biondakinak batzeko edukiontziaren erabilera zabaltzea da kanpaina honen asmo nagusia. Mankomunitateak edukiontzia, giltza eta poltsa biodegradagarriak banatuko ditu dohainik eta edukiontzi hauetan mota guztietako hondakin organikoak sartu ahalko dira, sukaldatuak zein gordinak: kafe hondarrak, fruta, barazki, arrain eta haragi soberakinak... . Azaldu dutenez, hondakin hauekin nekazal lurrak ongarritzeko konposta egingo da, “lurretik ateratako materia organikoa bueltatzeko, eta horrela ziklo naturala itxi ahal izateko”. Tamaina desberdineko edukiontziak daude eskuragarri elkarte bakoitzaren beharren arabera: 10 litro (orain arte etxeetan banatu izan den edukiontzi tamaina), 25 litro eta 50 litro. Banatuko den giltza, kaleetan jarritako edukiontziak zabaltzeko erabiliko da eta poltsak biodegradagarriak direnez, inolaz ere ezingo dira beste mota batetako poltsak erabili, konpost-prozesua kaltetua izan ez dadin.
Bilera
bihar, 19:00etan
5. edukiontziaren erabilera zabaldu eta
funtzionamendua azaltzeko bilera egin nahi du Mankomunitateak herriko elkarte
gastronomiko eta interesa duten herritarrekin. Biharko zehaztu dute hitzordua, (urriak
30) arratsaldeko 19:00etan udaletxeko saio aretoan. Bilerara joaterik ez eta
zalantzak argitu nahi dituenak Mankomunitatera deitu dezake, 943 700799
telefonora, 9:00etatik 14:00ra bitartean (Naiara edo Nadia).