Gurasoen parte hartzea indartu beharra azpimarratu da hezkuntzako foroan

plaentxia_com 2013ko urr. 24a, 12:28

Gurasoen parte hartze “urria” izan zen hezkuntza gogoetagai hartuta Alkarrekinen urriko lehenengo foroan aipatu zen gaietako bat. Nabarmentzekoa da foroan parte hartu zuen herritarren kopuru handia. Irudia: Hezkuntzako foroa.

 

Hezkuntza komunitatea, formazioa, errendimendu akademikoa, eta hezkuntzari eskainitako azpiegiturak izan zituzten berbetagai. Nabarmentzekoa da foroan parte hartu zuen herritarren kopuru handia (berrogeitamarren bat), eskolako irakasle eta hezitzaileena (Ludoteka, Kukumixo...) batez ere. Gurasoen presentzia berriz oso txikia izan zen.

{mosimage}

Euskarari buruzko “herri gogoeta” azaroan

Soraluzeko Udalak EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) berritzeko aprobetxatuko ditu azaroan Alkarrekinen barruan antolatuko diren herritarren foroak. Estandarretatik urrundu, eta “herriko errealitatetik hurbilago egongo den plan estrategikoa” egitea da udalaren nahia; eta, horretarako, herritarren eta herriko eragileen parte-hartzea bultzatuko du. Lan-saio irekiak azaroaren 13 eta 27an egingo dira, eta lan hori bideratzeko, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izango da.

{mosimage}

Eguneko zentroa Estaziñoan

Iraileko udalbatzarrak aho batez onartu zuen udalak Estaziño kalean duen 150 m2 inguruko lokala Aldundiari lagatzea. Lagapena 25 urtekoa izango da eta Aldundiaren ardura izango da zentrua kudeatzea.

{mosimage}

{mosimage}