Herritar asko batu ziren garraio publikoa hobetzeko Aldundiak deitutako bilerara

plaentxia_com 2013ko urr. 23a, 14:28

Astelehenean Aldundiak deituta bilera egin zen, soraluzetarrek garraio publikoaren inguruan dituzten ekarpenak egiteko. Hogeita hamar lagun inguruk hartu zuten parte eta besteak beste Eibar eta Elgoibarrera autobus zerbitzua ugaritzea eta bertatik, Bilbora, Loiura, Mendarora, Debara… joateko lotura hobeak ezartzea proposatu zuten. 

Bileran adostutako eskariekin martxorako proposamena garatuko du Aldundiak  eta herritarrek azken ekarpenak egiteko aukera izango dute orduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.