Prerenteak 0-5 irabazi dio Mutrikuri eta sailkapenean hirugarren kokatu da

plaentxia_com 2013ko urr. 22a, 09:30
Preferenteak hiru puntuak eskuratu ditu Mutrikuren aurkako norgehiagokan eta zerrendako hirugarren da orain, 11 puntu batuta. Erregionalek eta Jubenilek deskantsua izan dute eta gainontzekoek galdu egin dute, askogatik gainera. Irudian: Infantilek 6-1 galdu dute

 

 

 

PREFERENTEKO MUTILEK ondo baino hobeto hartu diote pultsua Ligari. Jokatutako bost partiduetatik hiru irabazi eta bi berdindu dituzte. Asteburuan bosgarren jardunaldia jokatu dute eta emaitza ezinhobeak eskuratu; 0-5 garaitu dute Mutrikuko taldea.  Jasotako hiru puntuei esker, sailkapeneko hirugarren dira orain, 11 puntu batuta; Urola dago lidertzan, 15 punturekin. Datorren asteburuan Anaitasuna hartuko dute Ezozin eta erraz irabazteko moduko partida izango dela dirudi; azkoitiarrak azkenak baitira sailkapenean punturik gabe.

ERREGIONALEK ETA JUBENILEK deskantsua izan dute asteburuan.

Erregionala bosgarrena da sailkapenean, 4 puntu batuta. Aretxabaleta da taldeko buru, 13 punturekin eta bere atzetik daude Armagiñak JoTaKe talde eibartar berria (10 puntu) eta Bergara (6 puntu). Datorren asteburuan Aretxabaletako zelaian neurtuko dituzte indarrak.

Jubenilak punturik batu gabe zerrendako azkenurrenak dira, Ikasberriren aurretik. Hain zuzen, datorren asteburuan, talde azpeitiarra hartuko dute Ezozin. Burumendi dago lidertzan, 10 puntu batuta.

MUTILEN KADETE taldeak 3-2 galdu zuen Urolaren zelaian. Hala ere, 6 punturekin, hirugarren postua mantendu dute.  Datorren asteburuan deskantsatzea tokatzen zaie.

NESKEN KADETE taldeak laugarren jardunaldia jokatu du eta 0-5 galdu Eibarkoen aurka. Azkenak izaten jarraitzen dute punturik batu gabe, Anaitasuna da taldeko buru, 12rekin. Datorren asteburuan Ikasberriren zelaian (7.na sailkapenean) jokatuko dute.

INFANTILEI Ligako lehen neurketa ez zaien batere ondo joan. Aretxabaletaren zelaian jokatu eta 6-1 galdu dute. Badago jardunaldia okerrego joan zaionik ere, Aloña Mendik 23-0 irabazi zion Arizmendiri. Datorren asteburuan Sorak Urki hartuko du Ezozin. Momentuz, punturik gabe seigarren postua eskuratu dute sailkapenean.

Palan Gallastegi – Etxeberria nagusi

Nagusien mailan lehiatzen diharduten Gallastegi eta Etxeberria palariek Altzatarren kontra lehiatu zuten barixakuan eta 25-15 irabazi zieten. Eskuz binakakoan Andreuk eta Iruretak 13-22 irabazi zieten Eibarko bikoteari; Tajuelo-Fernandez Kadeteek aldiz, 5-22 galdu zuten Ziotzako ordezkarien kontra. Eskuz banakakoan ondo baino hobeto joan zitzaioen Aldaperi, 22-17 irabazi baitzion Usurbileko ordezkariari.