Gaztetxeak
orain arte ekintza puntualetan soilik izan du barra zabalik baina urriaren
29tik aurrera (martitzena) egunero zabaltzeko asmoa dutela adierazi du
Soraluzeko Gazteriak. Zehazki, eguerdiko 12:00etan zabalduko da eta zerbitzua,
gauerdiko 24:00ak bitartean eskainiko dute, asteko egun guztietan. Modu
horretan, “asanbladan parte hartzen duten hiru gaztek diru-sarrera bat izateko
aukera” izango dutela, “gaztetxea gazteen elkargune bihurtu ahal izango dela”
eta bertan antolatzen diren ekintzak “herritarrei zabaltzeko” erabiliko dutela azpimarratu
dute asanbladako kideek.
Irekiera jaia eta Gaztañerre
Barra
zerbitzua martxan jarriko dela ospatzeko irekiera jaia antolatu dute azaroaren
2rako. Gaztañarretarako berriz, herri-kirol erakustaldia, babajana, lagunarteko
jolasak eta Fan & Go erromeria taldearen emanaldia antolatu dituzte. Gaztetxearen lan jarduna ez dela barra zerbitzura mugatuko argi laga nahi izan
dute asanbladako kideek “barra zabaltzeak ez du nahi esan horretara mugatuko
garenik. Aurrerantzean ere kultur eskaintza eginaz, hitzaldi interesgarriak
antolatuz eta orohar, bizi alternatibak landuz lanian jarraitzeko asmoa dugu”. Herriko
gazteak animatu nahi dituzte bereziki elkar ezagutu eta ekimenotan parte
hartzera.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.