Gaur inauguratuko dute Kontrargi Argazki Kolektiboko
kideek aurtengo urtean zehar atera dituzten argazkiekin osatutako erakusketa.
Zehazki, zortzi argazkilariren lanak jarriko dituzte ikusgai: Carlos de Cos, Mikel
Valero, Ekaitz Uzin, Fernando Oregi, Isaac Zamakola, Julio Mendikute, Jokin
Ruiz Mateos eta Alberto Arizaga. Besteak beste, naturari, kaleko giroari edota
paisaiei ateratako 35 argazkirekin osatuko dute urriaren 31 bitartean zabalik
izango den erakusketa.
Bisita ordutegia: astegunetan, 19:00etatik 20:30era
eta zapatuetan, 12:00etatik 13:30era.