Astelehenean
hasi zen Madrilen, 40 euskal herritar gazteren aurkako epaiketa.
Segiko “erakunde terroristako” kide izatea egozten die fiskalak,
eta 6 eta 12 urte arteko gartzela zigorrak eskatzen dituzte
eurendako. Bestalde, eguen honetan bertan hasiko da Herrikoen auzia
deitu zaiona ere, 110 elkarte eta ezker abertzaleko 37 kide epaituko
dituen makrosumarioa. “Dena ETA da” doktrinari jarraituz,
erakunde terrorista finantzatu eta laguntzea egozten diete hauei ere.
Gainera beste 270 pertsona omen daude epaitzeko zain.
Soraluzeko
Arrano elkartea Herrikoen auzian auzipetuta dago, eta ondorioz,
bertako presidentea den Jose Francisco Aizpuru “Atxito”
soraluzetarrak Madrilera joan beharko du epaiketa egiten den
egunetan. Librekoek jakinarazi digutenez, Aizpuru bihar bertan
aterako dira Madrilerantz, Soraluzeko bi lagun eta gainerako
auzipetuekin batera, autobusean.
{mosimage}
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.