Preferenteak hiru puntuak eskuratu ditu Amaikak Bat-en kontrako norgehiagokan

plaentxia_com 2013ko urr. 15a, 09:30

Erregional Preferenteak 2-0 garaitu du zerrendako hirugarren den Amaikak Bat taldea eta sailkapeneko seigarren da orain, 8 puntu batuta. Erregionalek bana berdindu dute Urkiren kontra. Gainontzeko taldeek galdu egin dute. Irudian: Preferente eta Erregionaleko jokalariak

ERREGIONAL PREFERENTEA Hamaikak Bat taldearen kontra lehiatu da asteburuan eta hiru puntuak eskuratu ditu (2-0). Emaitza honi esker, seigarren da sailkapenean 8 puntu batuta; Urola dago lidertzan, 12 punturekin. Neurketa garrantzitsua dute datorren asteburuan Mutrikuren zelaian, mutrikuarrak Sora baino bi postu garago daude eta, puntu bakar baten aldeaz (9 puntu dituzte).

ERREGIONALAK bana (1-1)  berdindu du Urkiren kontra eta 4 punturekin bosgarrena da sailkapenean. Aretxabaleta da taldeko buru, 10 puntu batuta. Datorren asteburuan deskantsua izango dute Erregionaleko mutilek.

JUBENILAK  Zestoan jokatu du eta garaitu izan da (3-1). Bosgarren jardunaldia pasa eta oraindik puntuen markagailua estreinatu gabe dute, sailkapeneko azken taldea da. Datorren asteburuko deskantsua indarrak hartzeko erabili beharko dute.

KADETE MUTILEN taldeak gutxigatik galdu du Ikasberriren kontra (2-3) eta gainera, zerrendako aurreneko postuetan dago,6 puntu ditu eta Burumendiren atzetik hirugarren da. Ikasberri kokatu da lidertzan, 9 puntu batuta. Datorren asteburuan Urolaren zelaian neurtuko dituzte indarrak eta dirudienez, partida erreza izango dute aurretik; zumarragakoak zerrendako azken-aurrenak baitira, puntu bakarrarekin.

KADETE NESKEN taldeak askogatik galdu du Bergarako zelaian (7-0). Punturik gabe, azkenak dira sailkapenean. Anaitasuna dago lidertzan, 9 puntu batuta. Datorren asteburuan Eibarren kontra lehiatuko dira Ezozin eta zaleen animoak asko eskertuko dituzte, eibartarrak indatsu baitaude, sailkapeneko bigarren dira 9 punturekin.

Asteburu gazi-gozoa frontoian

Nagusien mailan lehiatzen diharduten Larreategik eta Kortabarriak barixakurako zuten binakako norgehiagoka jokatzeko hitzordua baina Hernaniko bikoteak fitxa aurkeztu ez eta 22 tantoak poltsikoratu zituzten (0-22). Tajuelok eta Fernandezek Intxaurreko ordezkariak izan zituzten aurrez-aurre eta zoritxarrez, tantu bakarra egiteko aukera izan zuten; 22-1 galdu zuten Ikastegietan jokatutako partida. Andreuk eta Aldapek partida ikusgarria eskaini zieten barixakuan Aranera hurbildu ziren pelotazaleei. Borroka estu baten ostean, 22-18 gailendu zitzaien Ilunpekoei. Banakakoan berriz, Santamaria lehiatu zen Goierriko ordezkariaren kontra eta 22-13 galdu zuen.  

 

Asteburuko emaitzak:

Binakakoan 

Hernani 0

Larreategi - Kortabarria  22

Intxaurre 22

Tajuelo - Fernandez 1

Andreu - Aldape 22

Inlunpe  18

Banakakoan 

Goierri 22

Santamaria 13