Gipuzkoako Foru
Aldundiaren Enplegu Programaren bitartez, herriko mantenu lanak egiteko bi peoi
kontratatuko ditu udalak, Lanbiden langabetu gisa izena emanda duten eskatzaileen
artean. Kontratazioa bost hilabeterako da, lan jardun osokoa eta eskatzaileek
18 urte beteta, Soraluzen erroldatuta, euskaraz hitz egiten jakitea eta
baldintza fisiko egokiak izan behar dituzte. Eskaera orriak udaletxeko bulego
orokorretan jaso ahal dira, aurkeztu berriz bai Lanbiden bai udaletxean,
urriaren 14a eta 22a bitartean.
Puntuaketa
sistema
Lana esleitzeko erroldan edota langabezian pasatako denbora,
prestaziorik jaso gabe pasatako hilabeteak, RGIa delakoa kobratzen egotea,
familia kargak izatea eta lanpostuan izandako esperientzia baloratuko dira. Emakumeek
10 puntu jasoko dituzte. Ikusi taula:
Soraluzen
erroldan daraman denbora:
3-5 urte 5
puntu
>5 10
puntu
Langabezian
denbora:
6-12 hilabete 5
puntu
>12 10
puntu
Prestaziorik
kobratu dabe:
<6 10
puntu
6-12 hilabete 15
puntu
>12 hilabete 20
puntu
RGI delako
kobratzen: 5 puntu
Familia
kargak:
Pertsona 1 5
puntu
2 pertsona 10
puntu
3 pertsona 15
puntu
4 edo gehiago 20
puntu
Emakumea
izateagatik: 10 puntu
Lanpostuan
esperientzia:
Ona (> 12 hilabete) 25 puntu
Ertaina (6-12 bitartekoa) 15 puntu
Baxua (< 6 hilabete) 5 puntu
Informazio gehiago: udaletxean edota 943 753043 telefonoan