Azaroaren 1, 2 eta 3a bitartean, Azaliatxon
bertako ura zizare biofiltro eta ur landare putzuekin arazteko sistema eraikiko
dute, horretarako behar diren azalpen teoriko eta praktikoak uztartuz. Parte
hartzaileak azaroaren 1ean, goizeko 10:00etan gaztetxean elkartuko dira eta kotxeetan
egingo dute Azaliatxorako bidea. Besteak beste, uraren garrantziaz arituko
dira, gaur egungo arazketa sistemak aztertuko dituzte eta komun lehorrak edota landare
eta zizare bidezko arazketa sistemak izango dituzte hizpide.
Gosaria,
bazkaria eta afaria barne
Arduradunek jakinarazi dute tailerra
10:00etan hasi ahal izateko gosaria goizeko 9:00etan izango dela, bazkaria 13:00etan
eta afaria 20:00etan. Otorduak begetarianoak izango dira eta nahi duenak
makrobikotikoa jateko aukera ere izango du. Ikastaroaren prezioa 30 eurotakoa
izango da (otorduak eta materiala barne) eta izen-ematea urriaren 24a baino
lehen egin behar da, azaliatxo@gmail.com
helbidean edota 943 251122 telefonora deituta.