Bihar (urriak 5) zabalduko dituzte Gaztetxokoko ateak eta hezitzaileek adierazi dutenez “asmo berritzailez jantzi nahi dute ikasturtea”. Horregatik, 12-16 urte bitarteko gazteak animatu nahi dituzte “egitasmoarekin bat egin eta Gaztetxokoa auzolanean eraikitzera”. Ekainera bitartean zapatu eta domeketan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00ra.
Asteburuko
irteera eta ate irekiak
Auzolanaren printzipioari jarraiki hezitzaile
eta gazteak, elkarrekin dihardute programazioa osatzen eta dagoeneko zenbait ekintza
zehaztu dituzte. Urriaren 12 eta 13a bitartean “harremanak sendotu eta urteko
plangintza osatzeko” asteburupasa egingo dute herriko mendietan zehar. Izen-ematea, zapatutik (urriak 5) eguenera (urriak 10) bitartean egin behar da, Pil-pileaneko egoitzan. Irteeran parte hartzeko gazte bakoitzak 3€
ordaindu beharko ditu eta izena emateko eskuorriak Gaztetxokoan eta institutuan
egongo dira eskuragarri. Horrez gain, urriaren 18rako ate irekiak prestatu dituzte
guraso, tutore eta herritarrei gunea, proiektua eta programazioa ezagutzera
emateko.