Asko izan ziren Herriraren
kontrako operazio poliziala salatu eta herri babesa erakusteko eguaztenean
Herrirak deituriko Herri Bilgunera urbildu ziren herritarrak. Gaurko (barixakua)
Plaza Barrixan gune ireki bat antolatzea adostu dute eta bertan hainbat mobilizazio
aurrera eramatea. 18:30ean mural margoketarekin ekingo diote herri babesa
erakusteari eta jarraian, 19:30ak inguruan manifestazioa egingo dute Plaza
Barritik. Ondoren, herriko musikariek musika emanaldia eskeiniko dute.
Autobusa eta zapiak
Zapatuan Bilbon egingo
den manifestazio nazionalera joateko autobusa antolatuko du Soraluzeko
Herrirak. Txartelak Arrano, Bolia, Gaztelupe eta gaztetxean daude salgai. Bestetik, Herriraren logoa daramaten zapiak etxeko leiho
eta balkoietan eskegitzeko eskatu nahi diete herritarrei. Zapiok gaurko zehaztu
den gune irekian jarriko dituzte salgai.